XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendian segurtasuna: mendian disfrutatzen ikasi, istripuei aurrea hartuz

Ingurune menditsuan bizi gara eta mendira joateko joera haundia da gure artean, bai inguruko mendietara eta baita urrunagokoetara ere, Pirineotara esaterako.

Leku zoragarria da mendia, baina hemen ere zuhurtasunez jokatzen jakin behar da, mendiaz ahalik eta gehien disfrutatu eta gerta daitezkeen ezbeharrei aurre egiteko.

Segurtasunak abentura bere osotasunean bizitzeko aukera emango digu.

Beste kirol batzutan moduan, mendira joateak ere esfortzu bat eskatzen du, bihotza eta gorputza limitean jartzen dira sarri.

Normalean iraupen luzekoa eta intentsitate haundikoa da mendian egiten den esfortzua.

Fondo, eta flexibilitate prestakuntza egoki batek, lesiorik gerta ez dadin lagunduko du.

Mendiko sagurtasunaz berba egiten dugunean, bi eratakoa izan daiteke: mendizalearen esku dagoena eta kanpo faktoreek eragindakoa bestetik.

Mendian gertatzen diren ezbeharren kasuan, % 80a mendizalearen faktoreek eragindakoa da, gainontzekoa kanpo faktoreak (eguraldiak, mendiaren egoerak...).

Kasu askotan prestakuntza fisiko kaskarra eta bere burua lar baloratzean gertatzen dira istripuak.

Prestakuntza fisiko egoki batek, norbere indarraren mugak non dauden eta noraino iristeko gai garen jakiteak, elikagai egoki batekin batera mendiaz disfrutatzen lagunduko du.

Hobe da aurrea hartzea gero konponbidea bilatzea baino.

Baina kontutan izan edozein larrialditan 088 telefonora deitu daitekeela.